AIXERROTA INSTITUTUA

Bigarren Hezkuntzaren Institutua

Archivo de Diciembre 2006

DENDA SOLIDARIOA

Publicado por aixerrotabhi en 2006-12-12

BIDEZKO MERKATARITZA-DENDA SOLIDARIOA

       

ERLIJIO ETA FILOSOFIA mintegiek proiektu bat gauzatu nahi dugu Aixerrota Ikastetxean bertan, datorren ABENDUAREN 11 etik 15 erarte.     Globalizazio gaiarekin lotuta eta Bidezko Merkataritza ezagutzeko eta sustatzeko Denda Solidarioa antolatuko dugu ikasleen protagonismoarekin.   “Mercadeco” Gobernutik Kanpokoko Erakundearekin (Plaza San Felicisimo, nº 1 48014 Bilbo.E-mail mercadeco@euskalnet.net) harremanetan jarri gara eta bere laguntzarekin Hirugarren Munduan ekoiztutako produktuak eta bitartekaririk gabe hona ekarritakoak salgai jarri nahi ditugu.      Denda Solidarioa atsedenaldietan irekiko dugu.Leku aproposa iruditzen zaigu “hall” nagusia, Idazkaritzaren aurrean dagoena.     Ikasle boluntarioak irakasleen laguntzarekin kudeatuko dute denda.     Helburu nagusia etekinik ateratzea ez bada ere , baizik eta kontzientzia hartzea eta bidezko merkataritzaren errealitatea zabaltzea eta ikasleei esperientzia solidarioa eskaintzea, aterako ditugun irabaziak Intermon-Oxfam G.K.Eari helearaziko diegu. ERLIJIO MINTEGIA                                         FILOSOFIA MINTEGIA

Publicado en Institutua | Deja un Comentario »