Anderren irribarre lasaia joan zaigu
Publicado por aixerrotabhi en 2007-10-23
Asko gara eta urtero, oporren bueltan, agurrak, musuak, nobedadeak, bidaien gorabeherak, barreak… zeregin alaia izaten da.
Asko gara baina ikastetxe-familia handi honek aurten hutsune tristea somatu du, Anderren falta. Elkarrekin bizitzaren lau urte konpartitu ostean, zarata gehiegi egin gabe, isil-isilik Anderren irribarre lasaia joan zaigu.
Asko gara baina nork bere lekua betetzen du eta ikastetxe honen bihotzean guztiak kabitzen gara, asko izan arren.
Aixerrotan asko gara eta zu gutako bat betiko, Ander.










