AIXERROTA INSTITUTUA

Bigarren Hezkuntzaren Institutua

Archivos de la categoría ‘Institutua’

Publicado por aixerrotabhi en 2007-04-13

Bideo batzuk dauzkagu argitaratuak:

  • Tratu txarrak
  • Kaskoa
  • Mundua gure eskuetan
  • eta abar.

Ikus ahal izateko ezkerreko zutabeko Bideoak kategorian sartu

Publicado en Institutua | Deja un Comentario »

Kultur astea 2006-07

Publicado por aixerrotabhi en 2007-04-04

Kultur astea 2006-07 pasatu da eta ez litzaidake gustatuko kultur astea gera dadin inolako erreferentzi grafikorik gabe.

Beraz, saiatuko naiz ikasturte honetako kultur asteko bideoak eta argazkiak  blog honetara ekartzen. Laster agertuko dira Korrika 15, Bertso saioa eta Ginkana bideoak.

Bide batez animatu nahi nizueke zuen ekarpenak eskegitzeko blog honetan.

Eskerrik asko

Publicado en Bideoak, Institutua | Deja un Comentario »

DENDA SOLIDARIOA

Publicado por aixerrotabhi en 2006-12-12

BIDEZKO MERKATARITZA-DENDA SOLIDARIOA

       

ERLIJIO ETA FILOSOFIA mintegiek proiektu bat gauzatu nahi dugu Aixerrota Ikastetxean bertan, datorren ABENDUAREN 11 etik 15 erarte.     Globalizazio gaiarekin lotuta eta Bidezko Merkataritza ezagutzeko eta sustatzeko Denda Solidarioa antolatuko dugu ikasleen protagonismoarekin.   “Mercadeco” Gobernutik Kanpokoko Erakundearekin (Plaza San Felicisimo, nº 1 48014 Bilbo.E-mail mercadeco@euskalnet.net) harremanetan jarri gara eta bere laguntzarekin Hirugarren Munduan ekoiztutako produktuak eta bitartekaririk gabe hona ekarritakoak salgai jarri nahi ditugu.      Denda Solidarioa atsedenaldietan irekiko dugu.Leku aproposa iruditzen zaigu “hall” nagusia, Idazkaritzaren aurrean dagoena.     Ikasle boluntarioak irakasleen laguntzarekin kudeatuko dute denda.     Helburu nagusia etekinik ateratzea ez bada ere , baizik eta kontzientzia hartzea eta bidezko merkataritzaren errealitatea zabaltzea eta ikasleei esperientzia solidarioa eskaintzea, aterako ditugun irabaziak Intermon-Oxfam G.K.Eari helearaziko diegu. ERLIJIO MINTEGIA                                         FILOSOFIA MINTEGIA

Publicado en Institutua | Deja un Comentario »

Publicado por aixerrotabhi en 2006-11-24

 Irudigintza taldeak prestatzen dituen bideoak gure blogean laster  izango dugu aukera ikusteko.  Gure bideoak ailegatzen ez diren bitartean hemen daukagu barre egiteko bat. Begiratu ere bizikleta martxa egunaren argazki batzuk

Publicado en Institutua | Deja un Comentario »

Mintegietako Blogak

Publicado por aixerrotabhi en 2006-11-09

Poliki poliki  hasi dira irakaskideak parte hartzen Institutuaren blogean komentarioak gehitzen. Baina ez hori bakarrik Psikologia Jakintzagaiak eta Matematika mintegia ba dute ere beraien bloga. Bisitatu!!!  Fernando eta Mari Jose dira Aixerrota Psiko blogearen egileak eta Joserra Matematika blogearen arduraduna. Ongi etorriak.

Publicado en Institutua | Deja un Comentario »

Irakasleen intranet

Publicado por aixerrotabhi en 2006-11-07

Gaur  bertan martxan jarri da Irakasleen Intranet berria. Intranet zaharraren gehiengo edukiak  mantentzen dira askoz hobeto antolatuak eta eduki berriak ere sartu ditugu, hain zuzen ere, formularioak: Ikastaroen eskaera orria, matxurak, iradokizunak. Denon onuragarria  izango delakoan espero dugu.

Publicado en Institutua | Deja un Comentario »

Lehenengo pausoak

Publicado por aixerrotabhi en 2006-10-27

 institutua.jpgInstitutoak bere Webgunea eta Intranet baditu eta orain zergatik ez bloga. Gune ireki bat faltatzen zen berriak,  informazioa,  iritziak elkartrukateko. Irakasleak, ikasleak eta gurasoak, hau da, Institutoaren hezkuntza komunitate osoak dauka blog edo bitakora honetan bere artikuluak argitaratzeko aukera. Gaur hasten da lehenengo pausuak ematen. Ondo ibili!!!

Publicado en Institutua | 3 Comentarios »